Skip to main content

Azken argitalpenak

Eskualdeetako errealitate sozio-ekonomikoa liburu bakarrean

Ipar Hegoa Fundazioak eta Gaindegiak elkarlanean egin duten “Euskal Herria eskualdeka. Egoera sozio-ekonomikoaren argazkiak” liburua aurkeztu dute. Argitalpen honetan Euskal Herriko eskualde guztietako hainbat arlo sozio-ekonomikotako datu interesgarriak ezagutzera ematen dira.

Gaindegia.info

Ongi etorri GAINDEGIAren posta zerrendara. Posta zerrenda honen helburua GAINDEGIAren webgunean zintzilikatutako erreferentzia berriak (txostenak, prentsa oharrak, albisteak) zuei helaraztea da. Zerrendan izena emanez gero, dokumentazioa sortutako hizkuntzan jasoko duzu. Izena emateko, idatzi zure posta-e helbidea eta sakatu "Izena eman". Zerrenda uzteko, idatzi posta-e helbidea eta sakatu "Izen ematea ezeztatu".

EUS-CAT, Mugaz gaineko lurralde antolamenduari buruzko jardunaldiak

GAINDEGIAk lurralde antolamendu eta mugaz gaineko harremanei buruz hausnarketa egiteko jardunaldiak antolatu ditu maiatzean. Euskaldunok eta katalanek mugak ezartzen digun zatiketa, nahiz horren ondorioak, pairatzen ditugu gure jendarte, kultura zein ekonomian. Jardunaldi hauen bitartez, Europaren agertokian normalizazio sozial eta politikoa lortzeko ezinbestekoa izango den debatea sustatu nahi dugu. Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan kohesio soziala ahalbidetuko duen mugaz gaineko lurralde antolamenduaz gogoeta egin nahi dugu.

Bazkideak

GAINDEGIAko bazkideen posta zerrenda elkartearen barne komunikaziorako tresna da. Elkarteari eta ekoizten ditugun lanei buruzko informazioa banatzeko erabiltzen dugu. Bazkideek soilik izena eman dezakete zerrenda honetan, eta Gaindegiaren bulegoaren bitartez egin behar dute. Bazkideen zerrendako partaide izanik, utzi egin nahi baduzu (bazkide izateari utzi gabe), idatzi zure e-posta eta sakatu "Izen ematea ezeztatu".

Probatarako

Ongi etorri GAINDEGIAren posta zerrendara. Posta zerrenda honen helburua GAINDEGIAren webgunean zintzilikatutako erreferentzia berriak (txostenak, prentsa oharrak, albisteak) zuei helaraztea da. Zerrendan izena emanez gero, dokumentazioa sortutako hizkuntzan jasoko duzu. Izena emateko, idatzi zure posta-e helbidea eta sakatu "Izena eman". Zerrenda uzteko, idatzi posta-e helbidea eta sakatu "Izen ematea ezeztatu".

Posta zerrendak

Posta zerrendaren azalpenak eta edukia irakurtzeko, bertan izena emateko edota, harpideduna bazara, izen ematea ezeztatzeko, aukeratu interesatzen zaizun taldea.

Gaindegiaren aldizkari korporatiboa

Aldizkari korporatiboa
Gaindegia sortu zenetik gaur egunerarte elkarteak eramandako bidea eta egikaritutako proiektu eta ekoizpenen berri ematen duen dokumentua duzu honakoa.

Euskal Herrian 1,3 milioi familia-etxebizitza daude, eta bakoitzean batez beste 2,3 lagun bizi dira

Euskal Herrian 1.287.127 familia-etxebizitza zeuden 2001 urtean. Etxebizitza gehien Bizkaian daude, 467.850, zehazki, Euskal Herriko etxebizitzen herena baino gehiago (%36,3). Etxebizitza gutxien, berriz, Zuberoan daude: 7.560 besterik ez, Euskal Herriko etxebizitzen %0,6. Gainerako herrialdeei dagokienez, Gipuzkoan 292.843 etxebizitza daude (%22,8), Nafarroa Garaian 254.954 (%19,8), Lapurdin 126.366 (%9,8), Araban 124.957 (%9,7) eta Nafarroa Beherean 12.597 (%1,0)...>>>

Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin etxebizitza nagusien %22-%40 alokatzen dituzte, eta gainerakoetan, %7-%8

Lapurdi da etxebizitza gehien alokatuta dituen herrialdea: 1999an, %39,9ko portzentajea zuen. Gehien hurbiltzen zaizkionak Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira, %23,5 eta %22,3ko portzentajea baitute hurrenez hurren. Gainontzeko herrialdeak urrun daude horietatik: Gipuzkoak %8,1eko portzentajea zeukan 2001. urtean, Nafarroa Garaiak %7,7koa, Bizkaiak %6,9koa eta Arabak %6,7koa.