Skip to main content

Azken argitalpenak

Euskal Hiria aldaketa ekonomiko eta sozialen baitan ere

Euskal Hiriaren kontzeptu eta izatean euskal ekonomiak, gizarteak eta lurraldetasunak pisu nabarmena dute Igor Kalzada, soziologo eta politologoaren ustez. Kalzada doktoreak bere tesia aurkeztu zuen Donostian ondorengo izenburupean: Euskal Hirirantz? Hurbilpen bat gizarte berrikuntzatik.

Euskal Kosta-Aturri Herri Elkargoa

Bidart eta Bokale Biarritz-Baiona-Angelu Hiri Elkargoaren parte izango dira Euskal Kosta-Aturri Herri Elkargoa osatuz. Pertsona gehien ordezkatzen duen herri elkargoa izango da hau, 125.000 lagun, Iparraldeko biztanleriaren kostalderako biztanle kontzentrazioarekin bat dator; kostaldean, 160.000 pertsona biltzen dira, lurralde osoko %60a. Irakurri albistea www.kazeta.info.

Gizarte kohesioa garraio kohesioaren harira

Donostiatik Miarritzeko aeroportura joateko abian jarri den autobus zerbitzu berriak agerian utzi du euskal lurraldeen arteko kohesio eta lankidetza beharra gizartearen premiak ase eta osatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzu berria ipini du martxan bidaiarien eskaerei erantzunez. Irakurri albiste osoa Diario Vasco egunkarian.

Mugarik ez lan bilaketan Euskalherrilan-ekin

Euskal Herrian lan bila eta formazioa jasotzeko plataforma abian da, Euskalherrilan. Ekimen hau Euskal Herriko lurralde eta pertsonen behar desberdinak osatzera dator, Iparraldeko zein Hegoaldeko lan merkatuak osagarrituz eta bertako beharrak erantzuten lagunduz.

Bihartean: lankidetzan lurraldeen arteko kohesioa garatzeko

Aurrez ematen zen harreman ekonomiko eta komertziala garatzeko eta sinergiak bilduz lan egiteko Gizpuzkoako eta Baionako Merkataritza ganbarek Bihartean izeneko egitura sortu dute. Europako Batasuneko onespena eta laguntza dute eta mugaz gaindiko mota honetako lehenengo proiektua da eremu honetan.

Euskal Herriak, erronka sozio-ekonomikoak

Liburu honek izen handiko 13 pertsonaren iritziak biltzen ditu, guztiak ere hemen eta munduan gertatzen denaren jakitun direnak. Iritziak galderen bidez bildu dira, eta galderen helburua izan da Euskal Herriak alor ekonomiko eta sozialean dituen erronkak azaltzea. Gaindegiak kaleratu duen elkarrizketa liburua soilik web bitartez eros daiteke. Informazio osagarri gehiago hemen.

Independentzia ekonomikoa

Krisia ekonomikoa soilik ez dela arras konbentzituta dago Nekane Jurado ekonomialaria eta Euskal Herriaren etorkizun sozio ekonomikoari begira autogobernua eta independentzia proposatzen ditu soluzio posible gisa. Independencia: de reivindicación histórica a necesidad económica izeneko liburua da egilearen azken lana, Txalaparta argitaletxearekin argitaratua. Erreferentzia gehiago.