Skip to main content

Azken argitalpenak

[ETB1] Azpimarra saioan, Eskozia, Katalunia eta Euskal Herriaz

Euskal Herria, Katalunia eta Eskozia herri txikiak dira hirurak: 3 milioi, 7 milioi eta erdi eta 5 milioi biztanle dituzte, hurrenez hurren. Antzeko neurria dute Europan biztanleko BPG handiena duten estatuek ere (Luxenburgo, Suitza, Austria, Norvegia, Irlanda…).

Gipuzkoako Atlasa jaio da

Helburua Gipuzkoako datuak herritarren eskura jartzea da.

Bistaratzaile erraz batek adierazle sozioekonomiko ugari udalerrika, eskualdeka eta garapen agentziaka kontsultatzeko aukera ematen du: biztanleria, langabezia, errenta...

 

 

Eskozia eta Euskal Herria alderatzen

Eskozia eta Euskal Herriako gizarte eta ekonomiak ba al du antzekotasunik? Zein dira euren indarguneak eta ahulguneak? Bi herrien zenbait adierazle sozioekonomiko alderatu ditugu grafikoen bitartez.

[TXOSTENA] Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian

Gaindegiaren azken txostenak egungo lan merkatuaren egoera ikertu nahi du. Horretarako, Euskal Herri osorako adierazle anitz landu ditu, bai eta erreferente diren Europako herrialde nahiz erregioekin alderatu ere, Katalunia, Flandes edo Eskozia kasu. 

 

Euskal Herriko enpresen nazioartekotzea

Euskal Herriak munduko beste hainbat lurralderekin harreman estuak izan ditu mende luzetan: salgaien ekoizpena, joan etorria eta merkaturatzea. Baina hurbileko ekonomien gainbeherak hainbat enpresa itxiarazi du Euskal Herrian, eta beste batzuk merkatu berrien bila jarri: horrek denak nazioartekotzean izan du isla.

 

[ETB1] Azpimarra saioan, gazteen lan merkatuaz

Astelehenero bezala, Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailea ETB1eko Azpimarra saioan izan zen. Aste honetan gazteez eta euren lan merkatuaz hitz egin du, eta Euskal Herria osorako datu gaurkotuak emateaz gain, gure herria Europako beste zenbait erregiorekin alderatu du.

[ETB1] Azpimarra, Hego Euskal Herriko herrialdeen arteko loturez

Nafarroa Garaitik kanpo lan egiten duten nafarren %40a Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan aritzen dela azaldu zuen Imanol Esnaolak, Gaindegiako koordinatzaileak, baita EHU eta Nafarroako unibertsitateen artean Hegoaldeko lau herrialdeetako ikasleek duten mugikortasuna ere beste hainbestekoa dela. Negozioei dagokienez ere, Nafarroa Garaiak kanpoan saltzen duenaren 10etik 3 Araba, Bizkaia edo Gipuzkoara doala esan zuen, eta erosten duena ere bertatik datorrela proportzio berean.