Energiaren prezio gainbeherak KPIren igoera apaldu egin du Ipar Euskal Herrian eta bere horretan mantentzera eraman du Hego Euskal Herrian. Epe motzean prezioen hazkunde negatiboa espero daiteke. Deflazioa gertatzeko, ordea, egoera hori denboran luzatu behar da. Bitartean, elikagaien saskiak igoera nabarmena izan du.