ABSTRAKTAK III
Gaindegia,
GOIO ETXEBARRIA. EHU-UPV
Iragan mendeko azken hamarkadetan zenbait ikerkuntza korronte hurbildu eta batu egin ziren, hainbat eskualdetan gertatzen ari ziren ekonomi hazkundearen prozesuak aztertzeko. Horrela garapen endogenoaren teorien lehenengo urratsak eman ziren. Fordismoaren krisiari aurre egiteko 80ko hamarkadara arte nagusi izan ziren politika keynesiarren ahulezia nabarmen geratzean, eskualde eta erregioetako arduradunek garapen endogenoa sustatzeko politikak eta neurriak bere egin zituzten. Politika horiek Europako zenbait herrialde eta eskualdetan ezarri ziren.
Politika horien jatorria anitza zen. Autore batzuen ikerketetan agertutako ekimen eta egoera bereziak politika berriak diseinatzeko oinarri bilakatu ziren. Horrela garapen endogenoaren tesiak eta kontzeptu berriak (berri-zaharrak) sortu eta zabaldu zituzten. Azken urteetako erabilienak eta hedatuenak aztertuko ditugu: industri distritoa edo barrutia (Marshall, Becattini), milieu innovateur edo ingurune berritzailea (Gremi Taldea), espezializazio malguaren Eskola (Piore, Sabel), cluster-ak (Porter), berrikuntza sistema erregionalak (Cooke, Morgan, G. Uranga), besteak beste. Ezaugarriak eta ezberdintasunak azalduko ditugu, adibide batzuk hartuta. Bukatzeko, egun, eskualde baten garapena eragiteko eta bultzatzeko, teoria eta politika horiek baliagarri eta erabilgarriak diren eztabaidatuko dugu.
Last updated 3 mins ago
ABSTRAKTAK II
Gaindegia,
ESKUALDEEN ERRONKAK GLOBALIZAZIOAREN AURREAN.
MARIA JOSE ARANGUREN ETA MIREN LARREA
Last updated 3 mins ago
ABSTRAKTAK I
Gaindegia,
(AMAIA ELIZAGARATE ETA IÑAKI IURREBASO)
- Sarrera
- Lurraldekatzea: zer da eta zertarako behar dugu.
- Euskal Herria, herrialdeak, eskualdeak eta udalerriak. Eskualdekatze operatibo bat zehazte bidean topatutako zailtasunak.
- Administrazioek eta estatistika erakundeek erabiltzen dituzten eskualdekatzeak.
- Bestelako lurraldekatzeak: Euskaltzaindia eta herri mugimendua.
- Bateragarritasun azterketa.
- Administrazioek eta estatistika erakundeek erabiltzen dituzten eskualdekatzeak.
- Euskal Herria datuen talaiatik lanerako sortutako eskualdekatzearen aurkezpena.
- Euskualdekatze operatiboa: etorkizunerako erronkak.
Last updated 3 mins ago
EZTABAIDA GIDOIA
Gaindegia,
| GAIA: Euskal Herriko eskualdeen garapena eta nazio kohesiorako aukerak globalizazioaren garaian. |
- Zein urrats eta nola eman eskualdeen barne-artikulazioaren alde? Zein da ikuspegi formaletik hartu beharko litzatekeen eredu instituzionala eskualdeetan?
- Posible al da eskualdeen arteko lankidetza eta osagarritasuna lortzea?
- BAI / EZ
- Ezagutzen al dugu esperientziarik?
- Zein aukera dago? Zertan dago aukera?
- BAI / EZ
Last updated 3 mins ago
EHko eskualdeak eta hauen garapen sozio-ekonomikoa hizpide
Gaindegia,
Gaindegiak, abenduaren 15ean, Euskal Herriko eskualdeak eta hauen garapen sozio-ekonomikoen aukerak aztertu eta eztabaidatuko ditu antolatu duen mintegian. Ikus egitaraua.
Last updated 3 mins ago
Mugaz gaindi galdu gabe
Gaindegia,
Gaiaren inguruko aholkularitza zerbitzuak murriztu diren honetan, mugaz gaindi bizi direnen arazo nagusienak konpondu eta ekiditeko Mondragon Unibertsitateak liburu bat kaleratu du. Besteak beste, lanbide nahiz gizarte aferei, mugaz gaindiko langileen errentaren gaineko zergaren inguru-mariak eta Bidasoaren beste aldean etxebizitza erosteko zein alokatzeko jarraitu beharreko prozedimentuei erantzun nahi die argitalpenak.
Last updated 3 mins ago
Bizkaia zabor ekoizlerik nagusiena
Gaindegia,
Azken 10 urtetan hiri hondakinen ekoizpena %17 hazi da Euskal Herrian, kontsumo nahiz ekoizpen gaitasunarekin batera. Euskal Herritar bakoitzak 1,4 kilo hiri hondakin sortzen ditu egunean. Bizkaitarrak dira zabor gehien pilatzen dutenak, urteko 552,797 kilo biztanleko. Beste muturrean, ekoizpen baxuenarekin Ipar Euskal Herritarrak dira, 404 kilo zabor ekoitziz. Berria, Harian, 2007/11/28.
Last updated 3 mins ago
EHLG, Itsasmendikoi eta Udalbide bi urtez elkarrekin
Gaindegia,
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Itsasmendikoi erakundeak eta Udalbidek bi urteko hitzarmena sinatu dute hegoaldeko laborantza nahiz itsasoko produktuak Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean ezagutarazteko.
Last updated 3 mins ago
Euskal enpresak Txinan hazten
Gaindegia,
Dagoeneko 83 euskal enpresak Txinako merkatuan lehiatzen dute. Berriki, MCC-k industriagune berria inauguratu du. Bertan, Wingroup-Dikar, Orbea, Orkli eta Oiarso kooperatibak lekua hartu dute eta etorkizunean, enpresa gehiago gehitzea espero dute. Loturak.
Last updated 3 mins ago
Lurren erabilpenerako markoak beharrezkoak iparraldearen garapenerako
Gaindegia,
Iparraldeko kosta eta barnekaldeko loturen inguruko eztabaidan lurren erabileraren kudeaketa egokia beharrezkoa dela nabarmendu zuen Jean Jacquez Lasserre-k, Kontseilu Nagusiko presidenteak, enpresak, laborariak eta etxegintzak lur eskasiari eta honen prezio altuei aurre egin behar baitiote.
Berria, 2007ko azaroaren 11.
Last updated 3 mins ago