155.300 langabe Euskal Herrian, aurreko hiruhilekoan baino 5.100 gehiago (INE)

langabezia-mapa_euskal_herrian_2018-1-hiruhilekoa.png

> 2018ko lehenengo hiruhileko datuen arabera (EPA inkestari dagozkionak), Euskal Herriko langabezia tasa %10,38koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,3 puntu handiagoa. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera ere Euskal Herrian langabezia tasa 0,3 puntu igo egin da eta %10,73an kokatzen da. Azken hiruhilekoan langabetuen bolumenak gora egin du lurralde guztietan, oro har.

langabezia-GRAFIKOA_euskal_HERRIA-BILAKAERA_2018-1-hiruhilekoa.png

 

> INEeko datuen arabera, azken hiruhilekoan langabezia tasa soilik Gipuzkoan jaitsi egin da (0,5 puntu) eta igo gainontzeko lurraldeetan, bereziki Araban (+1,5) eta Nafarroa Garaian (+0,9). Nabarmentzekoa da biztanleria aktiboak Ipar Euskal Herrian eta Gipuzkoan izan duen igoera, hala nola Bizkaian izan duen jaitsiera. Gauzak horrela, Bizkaiak du Euskal Herriko lurraldeen arteko langabezia tasa handiena (%12,61). Hala berresten du EUSTATek ere.

langabezia-GRAFIKOA_euskal_HERRIA-SEXUAREN-ARABERA_2018-1-hiruhilekoa.png

 

 

> Azken hiruhilekoan, Euskal Herriko langabezia tasa 0,3 puntu handitu egin da, EB-28ren antzera (+0,2). Hala, bi lurraldeen arteko aldea handitu egin da eta Euskal Herriko langabeziak Europako Batasuneko bataz bestekoa baino 2,9 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE).

langabezia-GRAFIKOA_euskal_herria-europa_2018-1-hiruhilekoa.png

 

> Azken hiruhilekoaren joeraz harago, Euskal Herriko lan merkatuan langabeziaren eragina apaltzen ari da, baina prekarietatearen itzalak handiegia izaten jarraitzen du.

langabezia_euskal_herrian_2018-1-hiruhilekoa.png

langabezia_euskal_herria-europa_2018-1-hiruhilekoa.png

 

AttachmentTaille
PDF icon gng_po-2018-04-26-eh_langabezia.pdf226.36 KB