Pobrezia gorabidean eta lurralde desorekak agerian

2008 geroztik, EAEko txiroen eta aberatsen arteko tartea handitu egin da. Gero eta gehiago dira txirotasunaren atalasean kokatzen direnak edo bazterketan erortzeko arriskuan daudenak. Jarraian ematen da datu kezkagarri hauen berri. Azken urteotako bilakaerak agerian jarri du gure herriak egoera hauei aurre egiteko dituen mugak burujabetasunari dagokionez, are gehiago gure ekonomiaren eraginkortasuna den neurrikoa izanda

Europa 2020 estrategian pobrezia kuantifikatzeko adierazleen arabera 521.400 euskal herritar pobrezia edo gizarte bazterketan erortzeko arriskupean dira. Horien artean, 280.300 herritarrek lan intentsitate baxua daukate eta 128.200k gabezi material handiak ditu. Metodologia honen arabera, pobrezia atalasea desberdina da Hego eta Ipar EHn (testuinguruarekiko erlatiboa).

Mapan ikus daitekeenez, Euskal Herrian Gasteiz, Bilbo eta Tuteraldean metatzen dira pobrezia mehatxupean dauden herritarrak.

Azken urteotan, pobrezia edo gizarte bazterketan erortzeko biztanleriaren kopuruak gora egin du Euskal Herrian %16,7 izateraino. Espainian, aldiz, %28,6koa.

Europako pobrezia indizeen arabera (AROPE) Alemania edo Finlandian pobrezia arriskua are handiagoa da, hango irizpide ekonomikoen eraginez.

Joeraz pobrezia fenomeno urbanoa izan ohi da eta Euskal Herrian ere hala da nagusiki. Baina badira zenbait ñabardura geografiko. Alde batetik, gizarte bazterketaren mehatxua batez ere bi hiriburutan metatzen da: Gasteiz eta Bilbo. Bestetik, Ezkerraldea eta Tuteraldean ere arrisku maila oso handia da, lurralde antolamenduan urteetako gabezien erakusle.

2008 urteaz geroztik herritarren arteko desorekek gora egin dute, gizarte kohesioa ahulduz. EAEko dezilen araberako diru-sarreren bilakaera adierazgarria da: 2008-2014 epean diru-sarrera txikienek izan dute mehetze proportzionalik handiena**.

**Pobrezia eta Desoreka Sozialen inkesta, 2008-2014. Iturria: Eusko Jaurlaritza