180.600 langabe Euskal Herrian, aurreko hiruhilekoan baino 7.300 gutxiago (INE)

> 2016ko bigarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %12,3koa da (INE), 2,3 puntu baxuagoa aurreko urteko hiruhilabete berdinarekiko. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, Euskal Herrian langabezia tasa 0,8 puntu jaitsi da iazkoarekin alderatuta eta %13,3an kokatzen da.

> INE zein EUSTATeko datuen arabera, herrialde guztietan jaitsi da langabezia tasa azken hiruhilekoan, Araban ezik. Herrialde honetan, INEren arabera 2,4 puntu igo da azken hiruhilekoan, eta EUSTATen arabera, langabezia tasa mantendu da langabeak zertxobait gutxitu arren.

> Datu hauekin, Bizkaian mantentzen da langabezia tasarik handiena (%13,8), baita EUSTATen datuen arabera ere (%15,7).

> Azken hiruhilekoan langabezia tasa 0,4 puntu murriztu arren, Euskal Herriko eta EB-28ko langabezia tasen arteko aldea 0,2 puntu handitu da eta Euskal Herriko langabeziak 3,7 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE).

AttachmentTamaina
2016-07-28-eh_langabezia-prentsa_oharra.pdf378.41 KB