Pasa den ikasturteari jarraiki, Imanol Esnaolak, Gaindegiako koordinatzaileak, Maddalen Iriartek gidatzen duen Azpimarra saioan parte hartuko du astero Euskal Herriko ekonomia eta gizarte alorreko intereseko gai bat jorratuz. Askotarikoak izan dira aurreko denboraldian landutako gaiak (emakumea eta lan merkatua, hiri pobrezia, etxebizitzen prezioa, aireportuak, euskal Pirinioak, bizi kondizioak...) . Aurten, horiek eta sortu daitezkeen beste batzuk lantzeko asmoz hasiera eman dio Gaindegiak ikasturte berriari.
Ikus 2015/10/29ko saioa. Gaia: Titulazio berriak.
Ikus 2015/10/06ko saio. Gaia: Familien gastua.