[Langabezia koiuntura] 2016ko 3. hiruhilekoa

2016ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %12,30koa da (INE), aurreko urteko hiruhilabetean baino 0,96 puntu apalagoa. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, Euskal Herrian langabezia tasa 1,85 puntu jaitsi da iazkoarekin alderatuta eta %12,18an kokatzen da. Langabeziaren bilakaera Euskal Herrian. 2009-2015 

Azken hiruhilekoan langabetu gordinak gora egin dute (+3.200) INEren arabera, baina langabezia tasa berdintsu mantendu da biztanleria aktiboaren igoerari esker (+22.900). INEeko datuen arabera, Araban eta Nafarroa Garaian jaitsi egin da langabezia tasa azken hiruhilekoan, ez ordea, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bizkaian kokatzen da langabezia tasaren igoera handiena (+0,74). EUSTATeko datuen arabera herrialde honetan ez da langabezia igo, Araban eta Gipuzkoan gertatu bezala. Hiruhileko honetan, berriz ere, joeren gaineko bi iturrien arteko adostasunik ez dago. Datu hauekin, Bizkaian mantentzen da langabezia tasarik handiena (%14,5), baita EUSTATen datuen arabera ere (%14,0). Azken hiruhilekoan Euskal Herriko eta EB-28ko langabezia tasen arteko aldea 0,4 puntu handitu da eta Euskal Herriko langabeziak 4,1 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE). Langabezia. EH eta EB-28 Biztanleriaren aktibitate tasa. Euskal Herrian, 2009-2015.

AttachmentTamaina
Prentsa oharra eta datu taulak389.74 KB