[Langabezia koiuntura] 2016ko 1.go hiruhilekoa

188.100 langabetu Euskal Herrian, aurreko urteko hiruhilekoan baino 43.400 gutxiago (INE)

Langabezia tasa Euskal Herriko lurraldeetan

2016ko lehen hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %12,7koa da (INE), 2,9 puntu baxuagoa aurreko urteko hiruhilabete berdinarekiko. Hau da, iazko lehen hiruhilekoan baino 43.400 langabe gutxiago dago egun, guztira 188.100. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, Euskal Herrian langabezia tasa 1,8 puntu jaitsi da iazkoarekin alderatuta.

INEren datuen arabera, herrialde guztietan jaitsi da langabezia-tasa azken hiruhilekoan. Araban langabezia tasak iazko hiruhilabete berdinarekiko izan duen beherakada nabarmena izan da, %19tik %10,7ra, 8,3 puntukoa alegia. Datu hauekin, Bizkaian dago langabezia-tasarik handiena (%14,8), baita EUSTATen datuen arabera ere.

Azken hiruhilekoan Euskal Herriko eta EB-28ko langabezia-tasen arteko aldea 1,8 puntu murriztu da, baina Euskal Herriko langabeziak 3,6 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE). EB-28an langabezia tasa 9,1ekoa da. Euskal Herrian baino langabezia tasa altuagoak daude Grezian (%24,8), Espainian (%21,0), Katalunian (%17,4) eta Kroazian (%16,3). Zipren (%13,3) ere langabezia Euskal Herrian baino zertxobait altuxeagoa da INEko datuen arabera, ez ordea EUSTATen datuen arabera. Gainontzeko lurraldeetan langabezia Euskal Herrian baino apalagoa da.

AttachmentTamaina
gng_po_eh_langabezia_2016-04-28.pdf391.02 KB
Langabezia-tasa eta langabe kopurua. Euskal Herria eta bere lurraldeak, 2010/2016-I epea.
-LANGABEZIA-TASALANGABETU GORDINAK
-2010201120122013201420152015-I2015-IV2016-I2015-I2015-IV2016-I
EAEINE10,712,315,616,616,314,816,412,912,8171.200132.500131.600
-EUSTAT9,210,811,815,116,115,416,714,714,4177.100154.800150.700
ArabaINE11,310,816,617,517,215,019,012,210,730.80019.30016.700
-EUSTAT10,07,89,415,117,116,018,514,414,530.10022.90023.300
BizkaiaINE12,114,216,917,817,316,017,314,814,895.00079.40079.700
-EUSTAT10,013,214,216,717,216,718,015,916,0100.50087.60087.500
GipuzkoaINE8,010,213,014,114,312,713,710,210,545.40033.80035.200
-EUSTAT7,48,28,912,513,913,013,613,011,946.50044.30039.900
Nafarroa GaraiaINE11,913,016,217,915,713,815,713,514,347.90041.40043.700
IparraldeINSEE7,97,98,58,98,78,98,98,79,112.40012.20012.800
LapurdiINSEE8,68,69,39,89,69,7------
Nafarroa BehereaINSEE4,24,24,64,84,74,8------
ZuberoaINSEE5,14,85,25,45,35,2------
EUSKAL HERRIA (*)INE10,712,115,116,215,514,015,612,612,7231.500186.100188.100
-EUSTAT9,611,012,415,115,314,415,713,913,9237.400208.400207.200
(*) Ipar Euskal Herrian 2012 urtetik aurrerako biztanleria aktiboaren estimazioa aintzat hartzen du. Urteroko berrikuspena.
Ipar Euskal Herrian metodologia berria aplikatu da eta horren araberako serie historikoa berrikusi da.
Iturria: EUSTAT, INE eta INSEE. Ekoizpen propioa.