Kapitalaren ihesa

Azken hamarkadan, iturri ofizialek erregistraturiko mugimenduaren arabera, Hego Euskal Herrian askoz gehiago izan da atzerriratutako kapital ekonomikoa erakarritakoa baino. Jarraian azaltzen da zein bilakaera izan duen eta zein sektoretan eman diren galera eta irabazi nagusiak.

2007 urtean bakarrik, 32.000 milioi € atzerriratu ziren, bereziki udaberrian, mundu mailako krisia hasi baino zertxobait lehenago. Helmugen artean Erresuma Batua, AEB, Alemania, Txina edo Mexiko. Krisiaren ostean, ordea, nabarmena izan da atzerriratutako kapitalaren murrizketa. Hainbesteraino ezen 2015ean atzerriratu eta erakarritako kapitala parean zeuden, 5 mila milioi € baino gutxiagoko zifretan.

Kapital ekonomikoaren saldo negatiboak 66.000 enplegu inguru desagerrarazi ditu zenbait sektoreetan, eta energia zerbitzuetan eta finantza zerbitzuetan eman da kapitalaren ihesaldi handiena. Etorritako kapitala, aldiz, eraikinen eraikuntzan, higiezinetan eta merkataritzan antzeman da batez ere. Sektore hauek ez dira jarduera produktiboak garatu eta eralkaeta eragiten dutenak. Oso kontuan hartzekoa beraz, bertako kapitalak betetzeko duen misioa herri moduan garatu nahi izanez gero.

Erakarritako kapital gehiena paradisu fiskaletatik, AEBtik edo Erresuma Batutik dator.