Euskal Herriko hartu-eman komertzialaren salgaiak

2018 urtean Euskal Herriko nazioarteko salmenten ia %60a ekipo ondasunek edo autogintzari loturiko produktuek osatu dute. Azken urtean ondasun ekipoen eta autogintzakoen inoizko salmenta bolumen handiena lortu da. Euskal Herriko nazioarteko salmenten beste laurden bat bitarteko ondasunek osatzen dute (esportazioen %23,5a). Espainiar estatua helmuga duten esportazioen artean ekipo ondasunen nagusitasuna are handiagoa da, esportazio bolumen osoaren %50,1a bereganatzeraino. Kontsumo ondasunak, aldiz, esportazio fluxu horren laurden bat dira (%25,1).

Euskal Herriko nazioarteko inportazioen artean nabarmentzekoak dira bitarteko manufakturak (%25,1), produktu energetikoak (%23,2) eta ekipo ondasunak (%21,2). Autogintzak, ostera, inportazioen %12,4a osatzen du. Espainiar estatua jatorri duten inportazioetan bolumen handiena ekipo ondasunek dute (%42,0), eta maila apalago batean, produktu energetikoek (%21,4), kontsumo ondasunek (%17,2) edota bitarteko ondasunek (%14,7).

Labur esanda, Euskal Herriak oinarrizko salgaiak erosten ditu (bitarteko manufakturak, produktu energetikoak eta elikagaiak) eta transformazio maila desberdinetan saltzen ditu (ekipo ondasunak, autogintzakoak edo bitarteko ondasunak, batez ere).

Kanpo merkataritza produktuak

Iturriak: Espainiako Ekonomia eta Enpresa Ministerioa, INE, INSEE, EUSTAT, NASTAT eta CEPREDE (Proyecto C-intereg). GAINDEGIA.