Goi tituludun emakumeen laneratzea

Datuek argi adierazten dute: andreek gizonezkoek baino egoera laboral eskasagoa dute gaur egungo Euskal Herrian. Ondorioz, baita errenta zein bilakaera profesionala ere. Adibide moduan, emakumezkoen errenta oro har gizonezkoena baino apalagoa da, gogoz kontrako lanaldi murriztuetan emakumeak dira hamarretik zortzi, eta kargu exekutiboetan hirutik bat.

2009an finantza krisia (eta horren ondorioak) gertatu zenetik, ohikoa egin zaigu emakumeen egoera laborala gizonezkoena baino eskasagoa dela entzutea. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak berak salatu berri du egoera. Begira jarrita, ordea, unibertsitateko matrikulazioak bizi duen feminizazio prozesua eta goi tituludun emakumeen indize altuak bestelako egoera bat dugula pentsatzera eraman gaitzake. Ikus dezagun.

Euskal emakumeen titulazio maila (30-34 urte) erreferentziazko lurraldeekin alderatzen badugu zenbait desberdintasun agerikoak dira, besteak beste, Euskal Herrian dagoela goi titulaziodun emakumeen proportziorik handiena. Xeheago begiratuz, ordea, beste ezaugarri batzuk nabarmendu behar dira. Izan ere, ikasketarik gabeko edo ikasketa maila apaleko emakumeen proportzioa gurean da erreferentziazko lurraldeetan baino handiagoa. Alemaniarekin alderatuz, are nabarmenagoa da, izan ere, kualifikaziorik gabeko emakumeen indizea gurearen erdia da, bigarren mailako ikasketak dituztenena bikoitza. Horren ondorioak emakumeen lan errentak agerikoak dira. Goi titulazioa duten emakumeen indizea (18-65) urte hogei puntu hazi da 1995 urteaz geroztik, gizonezkoena 10 puntu hazi den bitartean.

30 eta 34 urte arteko andreak lortutako titulazioaren arabera

(*) Artikuluaren bukaerako lehen taulan ikusi informazio xehea.

Titulazio mailari erreparatzeaz gain beharrezkoa da egun egungo matrikulazio joera zein den ikustea. Ondorengo datuek argi adierazten dute non nagusitzen diren emakumeak eta non ez:

Unibertsitateko matrikulazioa, feminizazio tasa (%)

Datu hauek adierazten digutenez oso agerikoa da sexuen araberako banaketa. Kontuan izan matrikulazio datu berriak direla, “orain” ari da gertatzen. Krisialdi ekonomikoa pasa arren eta zerbitzuetako sektorean prekarizazio handia gertatu arren, joerak jarraitzen du emakumeen artean. Ikasketak hautatzeko joera oso goiz hartzen du pertsonak, gure gizartean, badago oraindik andreak norabide batean eta gizonak bestean jartzen dituen kultura bat (matrikulazioa injinerutzatan ¼ , osasun zientzietan ¾).  Eta Lanbide Heziketan 1/3. Are gehiago, Injinerutzatan apaldu egin da emakumeen presentzia 2008az geroztik.

(**) Artikuluaren bukaerako bigarren taulan ikusi informazio xehea.

Jarduera adarren feminizazioa
Lan merkatuan emakumeak duen txertatzeari dagokionez, aurretik aipatu dugunaren isla argia agertzen da Hego Euskal Herriko datuetan

Jarduera adarren feminizazio tasa

(***) Artikuluaren bukaerako azken taulan ikusi informazio xehea.

Agerikoa da, sektore ekonomiko pribatuan, lan baldintza sendoenak dituztenetan (administrazioaz landa), feminizazio maila apala dela oraindik. Gizasemeen artean % 56  industrian edo administrazioan ari da, %43 industrian. Emakumeen artean, aldiz %44 (%11 industrian).

Gogoratu, halaber, askotan aipatzen duguna, nahi ez den lanaldi murriztuan ari direnen artean 10etik 8 emakumeak direla, edo kargu exekutiboak dituztenen artean emakumeak 10etik 3 direla.

Errenta datuei erreparatuz, are argiagoa da azpimarratzen ari garen segregazio sexualaren ondorio sozioekonomikoa. Gizon eta andreen arteko errenta diferentzia handienak EAEn eskualde industrialenetan daude: (Handienak Goierrin %51, Kantauri arabarrean %50, Deba behean %47,6, Durangaldean, Tolosaldean..). Diferentziak, urteko errentan 8.000 eta 6.000 euro artekoak dira. Salbuespen bakarra Debagoiena da.

Ondorioz
Geroari begira Euskal Herriak berebiziko ahalegina egin beharko du sexuaren araberako segregazio soziolaboralak eta sozioekonomikoa gainditzeko. Besteak beste, titulaziorik gabeko edo titulaziorik ez dutenen indizeak erdira jaisteko gutxienez, maskulinizatutako sektoreetan emakumearen presentzia indartzeko eta amatasuna lan merkatuan oztopo ez gertatzeko. Bide hori hartu ezean, emakumeentzat kristalezko sabaia bermatuko dugu hainbat belaunalditarako.

 

 

30-34 URTE ARTEKO ANDREAK TITULAZIOAREN ARABERA
-EUSKAL HERRIADANIMARKAALEMANIAFRANTZIAFINLANDIA
Oinarrizkoak17,212,712,512,56,9
Bigarren mailakoak23,731,455,137,939,7
Goi ikasketak59,355,932,449,653,4
Iturria: EUROSTAT eta GAINDEGIA
MATRIKULAZIOAREN FEMINIZAZIO TASA (%). EAE. 2014/2015.
GRADUKO IKASKETETAKO MATRIKULAZIOA-
INGENIERITZAk ARKITEKTURA26
LANBIDE HEZIKETA35
ZIENTZIAK52
GIZARTE ZUZENBIDE58
ARTEAK GIZA ZIENTZIAK62
OSASUNAREN ZIENTZIAK75
Iturria: EUSTAT.
Jarduera adarren feminizazio tasa (%), Hego EH, 2016
Gas, elekt. Hornikuntza9,2
Eraikuntza11,6
Industria19,8
Nekazaritza22,1
Komunikazioa34,1
Merkataritza48,2
Onibar jard.50,5
Finantzak, aseguruak51,4
Jard. Profesional, zientifiko, teknikoak54,0
Administrazioa68,8
Aisialdia78,8
Iturria: INE