Euskal Herriak atzerrian dituen lotura ekonomiko nagusiak

Esportazioak-helmuga

Euskal Herriak munduko txoko gehienetan baditu nolabaiteko harreman ekonomikoak, nahiz eta zeregin horretan enpresen laguntzarako nazioarteko kanpo harremanetarako tresna propiorik ez izan. Munduan barrena bai baina Euskal Herriko hartu-eman ekonomiko nagusiek Europa dute ardatz, harreman komertzialen hiru laurdenak (esportazioen %75,1a eta inportazioen %73,0a) Europako Gune-Ekonomikoaren baitan garatzen baitira: 2018 urtean esportazioek 43.850 milioi €-ko bolumena izan dute, eta inportazioek, 36.200 milioi €-koa.

Euskal Herriak 2018 urtean esportazioetan fakturatutakoaren beste %6,1a (3.570 milioi €) Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Itunaren esparruan burutu du. Lurralde Petrolio Esportatzailen Erakundeko (LPEE) herrialdekiko hartu-eman komertziala apalagoa da eta, Euskal Herriak duen energia menpekotasuna medio, handiagoa da inportazioen bolumena (2.320 milioi €) esportazioena baino (1.110 milioi €). LPEEko kideekin gertatu bezala, kasu honetan lehengaiak medio, Hego Amerikako Merkatu Bateratuko (MERCOSUR) kide diren herrialdeekiko hartu-emanean gehiago dira inportazioak (730 milioi €) esportazioak baino (600 milioi €).

Esportazioak

 

Inportazioak

Iturriak: EUROSTAT, Espainiako Ekonomia eta Enpresa Ministerioa, INE, INSEE, EUSTAT eta NASTAT. GAINDEGIA.