Biztanleriaren jatorri aniztasuna, EH11KOLORErekin

Egilea: 
Gaindegia eta Hamaika Telebista
Noiz argitaratua: 
2014.eko urriarena
Lekua: 
20069 Donostia-San Sebastián/Donostia

Euskal Herriko egiturazko beste gai bati eutsiko diogu Euskal Egitura saioan: biztanleriaren jatorriari. Askotariko sorlekuetatik etorritako pertsonek osatzen dute gure herria. Aniztasun horren garrantzia azpimarratu eta aldarrikatzeko jaio zen 2012. urtean Euskal Herria 11 Kolore ekimena, eta Xabier Mendiguren bozeramaileetako batekin egin dugu elkarrizketa.