Emakume etorkinen inguruan, Hajar Samadi-rekin

Egilea: 
Gaindegia eta Hamaika Telebista
Noiz argitaratua: 
2014.eko azaroarena
Lekua: 
20030 Eibar

Euskal Egitura saioaren atal berri honetan kanpoan jaio den biztanlerian jarri dugu arreta, bereziki atzerriko herrialdeetatik etorritako emakumeengan. Azken bi hamarkadetan emakumeek berebiziko presentzia izan dute Europako migrazio fluxuetan, eta Euskal Herrian ere oso nabaria izan da atzerritik etorritako emakumeen presentzia. Eibarrera joan gara, eta Hajar Samadirekin hitz egin dugu, Bidaya emakume musulmanen elkarteko kidearekin.