Emakumeen kopuruak prekarizazioaren eskutik egin du gora euskal lan merkatuan

> Egungo euskal lan merkatuan andreek duten egoerari erreparatuz honakoak esan behar dira:

  • Aktibitate  tasa: emakumezkoena (%69,4) gizonezkoena baino apalagoa da (%78,1).
  • Soldata: emakumezkoena (21.453 €/urtean) gizonezkoena baino %26,3 apalagoa da (29.119 €/urtean).
  • Aldi bateko kontratua dutenen erdiak baino gehiago emakumeak dira (%54,3).
  • Lanaldi partziala dutenen artean %79,5 emakumeak dira.
    (Oharra: testuak beherago jarraitzen du)

 

> 2008-2015 aldian egoera okertu egin da adierazle gehienen arabera baina ez denak:

  • Aktibitatea: emakumezkoena lau puntu hazi da eta gizonezkoena 3,3 puntu jaitsi.
  • Soldata: emakumezkoena %3,7 hazi den bitartean, gizonezkoena %6,1 (2008-2013 epean).
  • Aldi bateko kontratua dutenen artean, emakumeak dira %54,3, ia 2008an bezala (%54,6).
  • Partzialtasuna: emakumeak dira nagusi, %79,5, 2008an %83,1.

> Gauzak horrela, 2008an bezala, emakumeen artean dago euskal lan merkatuan prekarizaziorik handiena.

> Euskal ekonomiaren egitura aldatzen ari da. Aldaketa horren eragileen artean inoiz enplegu ugari sortu duten sektoreen krisia eta transformazioa daude, besteak beste, eraikuntza eta manufaktura industriala. Eta horrekin batera, zenbait sektoretan enplegua indartzea, zerbitzuen sektorean batez ere. Sektore batzuen maskulinizazioak eta besteen feminizazioak argazki zehatzak utzi ditu euskal lan merkatuan 2008 eta 2015 aldian. 21.000 emakume gehiago dago biztanleria aktiboan eta 75.300 gizonezko gutxiago.

> Honela, euskal lan merkatuan emakumeek kalitate handiena eskaintzen zuten sektoreen krisia nozitzeaz gain, lan baldintza eskasenetako sektoreetan aurkitu dute enplegua.

> Euskal biztanleria aktiboan feminizazio handi bat gertatu den arren, gizon eta emakumeen arteko aldeak handiak izaten jarraitzen dute, bai aktibitate mailan, bai soldata eta zein lan egoeran.

> Hurrengo urteetan indartze ekonomikorik balego arreta handiz aztertu behar litzateke zein sektoretan gertatzen den, horrek emakumeen lan egoeran eta autonomía ekonomikoan izango duen eragina aurreikusteko.

> Azpimarratzekoa da Ipar Euskal Herrian egoera egonkorragoa dela eta diferentziak arras apalagoak direla eta ondorioz bi lan merkatu ditugula Euskal Herrian. Espainiako Erresumako administraziopean dauden lurraldeak Europa mailan, kalitate handieneko enpleguak desegiteaz gain, feminizatutako lan prekarioa gehien handitzen ikusi dutenak direla. Horien artean Katalunia, EAE eta Nafarroa Garaia.

 

ENPLEGU PARTZIALAREN FEMINIZAZIOA (%). EUSKAL HERRIA ETA EUROPA.
-20082009201020112012201320142015
Europar Batasuna76,476,175,675,274,774,374,173,9
Danimarka68,968,969,968,967,267,266,165,3
Alemania80,580,280,780,079,679,979,679,5
Espainia79,578,377,375,975,373,173,472,6
Frantzia82,281,980,480,180,179,778,478,2
Finlandia65,566,465,063,564,865,363,762,4
Katalunia79,777,978,777,275,672,172,972,8
Eskozia77,678,076,776,274,874,276,5-
EAE83,184,881,579,781,380,082,579,6
Nafarroa Garaia83,981,984,683,580,178,780,979,3
Lapurdi82,280,883,079,379,879,879,879,8
Nafarroa Beherea81,981,572,080,676,376,376,376,3
Zuberoa77,177,663,678,276,476,476,476,4
Hegoalde83,284,282,280,581,079,782,179,6
Iparralde81,980,780,879,479,379,379,379,3
EUSKAL HERRIA83,183,882,180,480,879,781,979,5
-
Oharra: Europako estatuetarako 2015 urteko datuak behin-behinekoak dira.
Oharra: Iparralderako azken datua 2012 urteari dagokio.
Iturriak: EUROSTAT, EUSTAT eta GAINDEGIA.
ANDREEN JARDUERA TASA. EUSKAL HERRIA LURRALDEKA.
-20082015
Araba65,971,8
Bizkaia63,268,1
Gipuzkoa66,670,4
Lapurdi67,970,4
Nafarroa Beherea69,671,3
Nafarroa Garaia67,169,5
Zuberoa70,371,4
EUSKAL HERRIA65,569,5
-
Oharra: Iparaldeko herrialdeetarako 2015 urteko datua 2012 urteari dagokio.
ALDI BATERAKO ENPLEGUAREN FEMINIZAZIOA (%). EUSKAL HERRIA ETA EUROPA.
-20082009201020112012201320142015
EB-2850,150,950,149,850,050,049,849,6
Danimarka54,354,851,652,653,853,751,553,0
Alemania47,048,248,648,748,148,548,448,7
Espainia47,849,649,149,651,150,449,248,0
Frantzia53,254,652,851,852,652,353,152,9
Finlandia63,165,061,060,260,461,261,059,9
Katalunia49,449,852,852,852,249,551,748,3
EAE54,956,153,153,958,756,758,254,2
Nafarroa Garaia54,153,453,552,657,054,253,655,0
Lapurdi53,153,153,152,952,052,052,052,0
Nafaroa Beherea53,751,449,950,049,649,649,649,6
Zuberoa47,649,353,052,651,951,951,951,9
Hegoalde54,755,553,253,658,356,157,154,4
Iparralde52,952,852,852,651,851,851,851,8
EUSKAL HERRIA54,655,453,253,557,955,856,854,3
-
Oharra: Europako estatuetarako 2015 urteko datuak behin-behinekoak dira.
Iturriak: EUROSTAT, EUSTAT eta GAINDEGIA.
ENPLEGU PARTZIALAREN FEMINIZAZIOA (%). EUSKAL HERRIA ETA EUROPA.
-20082009201020112012201320142015
Europar Batasuna76,476,175,675,274,774,374,173,9
Danimarka68,968,969,968,967,267,266,165,3
Alemania80,580,280,780,079,679,979,679,5
Espainia79,578,377,375,975,373,173,472,6
Frantzia82,281,980,480,180,179,778,478,2
Finlandia65,566,465,063,564,865,363,762,4
Katalunia79,777,978,777,275,672,172,972,8
Eskozia77,678,076,776,274,874,276,5-
EAE83,184,881,579,781,380,082,579,6
Nafarroa Garaia83,981,984,683,580,178,780,979,3
Lapurdi82,280,883,079,379,879,879,879,8
Nafarroa Beherea81,981,572,080,676,376,376,376,3
Zuberoa77,177,663,678,276,476,476,476,4
Hegoalde83,284,282,280,581,079,782,179,6
Iparralde81,980,780,879,479,379,379,379,3
EUSKAL HERRIA83,183,882,180,480,879,781,979,5
-
Oharra: Europako estatuetarako 2015 urteko datuak behin-behinekoak dira.
Oharra: Iparralderako azken datua 2012 urteari dagokio.
Iturriak: EUROSTAT, EUSTAT eta GAINDEGIA.
URTEKO BATAZ BESTEKO SOLDATAK, SEXUAREN ARABERA. EUSKAL HERRIA.
-200820092010201120122013
BI SEXUAK------
EAE25.54726.16226.59426.37026.53626.915
NAFARROA GARAIA23.34323.65823.82524.38523.78423.837
HEGOALDE25.04525.59125.98125.92325.91826.218
IPARRALDE18.75418.75419.58019.77119.96219.962
EUSKAL HERRIA24.53224.99325.41225.38325.35925.619
EMAKUMEZKOAK------
EAE21.76622.50222.70622.45022.31322.687
NAFARROA GARAIA19.21319.48819.92719.97719.46219.364
HEGOALDE21.19921.83222.09221.89721.68121.949
IPARRALDE15.54215.54216.69316.77816.86416.864
EUSKAL HERRIA20.68721.24121.58521.42921.20821.453
GIZONEZKOAK------
EAE28.26428.89029.70929.49330.08530.313
NAFARROA GARAIA26.63626.75626.98227.83427.63327.848
HEGOALDE27.88528.39229.10429.11629.52829.744
IPARRALDE21.93421.93422.33022.68423.03723.037
EUSKAL HERRIA27.44127.86228.53128.57328.94329.119
-
Iturriak: INE eta INSEE.