Blogs

Turismoa euskal garai berri batean

Artikulu hau Berria egunkarian argitaratua izan da 2016ko urriaren 4an.

Eusko Legebiltzarreko X. legegintzaldia turismoari buruzko lege berriaren onarpenarekin amaitu zen. Urrats hau Euskal Herrian bisitarien kopuruak errekorra egin duen  uda batean izan da. Ez dirudi, ordea, goia jo dugunik. Beraz, errealitate honi erantzunak aurkitzen jarraitu beharko dugu gero ere.

Euskal sozioekonomia 2015

Artikulu honen azken hitzak idazteari ekin diodan egunean Laborantza Ganbarak 11. urtea bete du laborantza jasangarriarentzat Herri bat aldarrikatuz, Barkos Nafarroa Garaiko presidenteak euskal lankidetzaren pertinentziaz adierazpenak egin ditu eta Gasteizko Legebiltzarrean autogobernuaren inguruko adostasun hotsak orain arte baino zabalagoak izango direla dirudite.

Gipuzkoa sarean, bidean

Berriki aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, egungo arduradunek eta aurreko agintaldikoek batera, “Gipuzkoa Sarean, bidean” izeneko liburua. Aurkezpeneko argazkiak beharrezko keinu politikoa uzten digu. Ez da erraza elkarren arteko lehian ari diren bi indar ekimenaren sustapenean bat egiten ikustea, baina arduradun diren aldetik,  egoera honetan, ezin zitekeen gutxiago eskatu.

Nazio garapena 2015

2015eko azaroak kontuan hartzeko gertaerak ekarri dizkigu Euskal Herria herri gisa garatzeko bidean. Herri egin eta herri moduan geroratzen lagun diezaguketen jarrerak eta prozesuak ikusteko aukera izan dugu. 2015. urteak luzaro geldirik egondako, edo oso makal garatutako prozesua (dei diezaiogun nazio garapena, NG) bizkortzen ikusteko aukera eman digula esan dezakegu.

Datorkigunari harrera

Joandako ikasturtean, irakurle, euskal herritarren jatorri aniztasunaz mintzatu nintzaizun. Udalerri euskaldunek bizi izandako atzerakada ere aipatu genuen (inguruko herrietatik hainbat biztanle hartu zituzten bitartean). Harrera da, nonbait, kontzeptu gakoa horren mugikorra den gure gizarte honetan. Mugikortasunean bizitzea eta ondare komuna gordetzea Herri mailako hitzarmen baten osagaiak direla esan dezakegu. Gipuzkoan ere bai.

Bitartean, Euskal Herria

Irailaren 27ko hauteskundeek Katalunian utzi duten emaitza ikusita, orain Espainiak badaki zer egin. Alegia, badaki zer egiten jarraitu. Espainiak Kataluniako herriaren garapenari ezarritako morroiloak jendetza mobilizatu du eta sentsibilitateak eraldatu ditu. Kataluniarentzat beste estatus baten aldeko posizioak inoiz iritsi ez diren lekura eraman ditu. Zoriontzekoa eta eskertzekoa, euskal herritarron begietatik ikusita.

Has gaitezen erabakitzen

Herri baten ezaugarri nagusia bere buruaz arduratzea da. Herri oro bere kide berrien geroaz (haur eta gazteak), adinekoen ongizateaz (atsedena eta zaintza) eta geroratzeaz (orain erein gero jasotzeko) arduratzen da. Helburu komun horrek batzen ditu alde batekoak eta bestekoak, kultur osagaia oinarri bateratzaile dutela.

Lea Artibai eskualdean toki garapenari buruz

Lea Artibai eskualdean toki garapenari buruz

Krisiak gogor jo gaituen azken urte hauetan indartsu azaleratu da toki garapenerako estrategien beharra. Lurralde eremu bateko enpresa ehunaren lehiakortasuna hobetu eta beraz, bertoko lanpostuak mantendu eta berriak sustatzeko, tokiko estrategia baten beharra.

Ez da zalantzarik sortzen lurralde bateko bizi kalitatea bertoko lan egoerarekin zuzenean lotuta dagoela esaten denean. Baina urte askotan zehar, tokiko politika aktiboak ez dira nahikoak izan enpresa ehun ezberdinak indartzeko.

Industriaren eragin sozialaz

Industria maila handieneko eskualdeak omen dira bizitza mailari dagokionez adierazle onenak dituztenak, eta, ondorioz, industria maila txikienekoak gizarte desoreka handienak dituztenak. Beste era batera esaten hasita, industrializazio handieneko eskualdeetan dago larrialdi sozialeko egoera gutxien.