Albisteak

Lanpostu eskaintza: Gaindegiako zerbitzu salmentaren arduraduna

KONTRATATZEKO OINARRIAK

EGITEKOAK

  1. Eskainiko ditugun produktu eta zerbitzuen diseinu komertziala
  2. Bezeroekin harremana (eskaintza eta negoziazioa)
  3. Kalitate kontrola
  4. Entrega
  5. Salmenta ondorengo arreta

BETE BEHARREKO EZAUGARRIAK

  1. Kudeaketan edo zuzendaritza komertzialean goi titulatua izatea edo esperientzia bermatua.
  2. Euskara hutsez lan egiteko gai izatea eta gaztelera egoki menderatzea.
  3. Gidabaimena eta auto propioa.

AINTZAT HARTUKO DUGU

Elikagaian esportazioa, bilakaera

Elikagaien salerosketa Euskal Herrian

Azken hilabete hauetan elikagaiekin lotutako auzi garrantzitsuak bizi ditugu, uzta sasoian egoteaz gain, hainbat umeren elikadura gabeziak aipatu dira, haragiaren kontsumoari lotutako eztabaida piztu da, Erriberako produktuen sustapena egiten ari da Errigora,eguberrietako kontuak ere laster hasiko dira, kontsumo kooperatibak ere sortzen...

Errenta

Lurralde desorekak Ipar Euskal Herriaren garapen instituzionalean [2015eko azaroa]

Ipar Euskal Herria egitura instituzional bakar batean biltzeko beharra aspaldiko aldarrikapena da. Ipar Euskal Herriaren geroari eragiten dioten politika publikoak bertan erabakitzeko premia gorria dago. Frantziako errepublikaren lurralde antolamendua berrikusten ari den honetan, aukera hori eskaini izanak ilusioak piztu eta gehiengoa aktibatu du atzera berriro.

Langabezia eta lan merkatuaren eraldaketa krisialdian

Langabezia jaisten ari dela hizpide izan da Hego EHn azken egunetan. Datuok behar bezala ulertzeko, ordea, langabeziari ez ezik biztanleria aktiboari ere begiratu behar diogu. Baita lanaldiaren iraupenari, eta, merkatuaren beste zenbait adierazleri ere, bide batez: BPG, industria, esportazioak, berrikuntza…

taula

[Langabezia koiuntura] 2015eko 3. hiruhilekoa

2015eko hirugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %13,50koa da (INE), 1,3 puntu baxuagoa bai aurreko hiruhilabetearekiko zein iazko epe berarekiko. 

Turismoa ez da edonolako jarduera ekonomikoa Euskal Herrian

Euskal Herria aisiarako eta atsedenerako gero eta eremu ezagunagoa bihurtzen ari da. Bisitari gehienek kostaldera jotzen badute ere, barnealdeko eskualdeek beren estrategia lantzen dihardute eta duten eskaintza gero eta landuagoa eta zabalagoa da.

 

Azpimarra 2015-2016

Gaindegia Azpimarrako ikasturte berrian, beste behin

Pasa den ikasturteari jarraiki, Imanol Esnaolak, Gaindegiako koordinatzaileak, Maddalen Iriartek gidatzen duen Azpimarra saioan parte hartuko du astero Euskal Herriko ekonomia eta gizarte alorreko intereseko gai bat jorratuz. Askotarikoak izan dira aurreko denboraldian landutako gaiak (emakumea eta lan merkatua, hiri pobrezia, etxebizitzen prezioa, aireportuak, euskal Pirinioak, bizi kondizioak...) .