Albisteak

Euskal Herriko langabezia-tasa %9,09ra jeitsi da

2019ko lehen hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %9,09koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,4 puntu apalagoa. EUSTATen arabera ere langabezia apaldu egin da azken hiruhilekoan, baina langabezia tasa 9,49an kokatzen du. Batean zein bestean, denboran hamarkada bat atzera egin behar da maila horretako langabezia topatzeko.

Euskal Herriko langabezia-tasa %9,44koa da. Biztanleria aktiboak eta langabetu kopuruak gora egin dute.

 

> 2018ko laugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %9,44koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,16 puntu altuagoa. EUSTATen datuen arabera, berriz, Euskal Herrian langabezia tasa 0,51 puntu handitu da eta %9,87an kokatzen da. Herrialde mailan, ordea, langabezia-tasaren joera ez da homogeneoa izan: Bizkaian (+0,59; INE) eta Nafarroan (+0,34; INE) gora egin duen bitartean, gainerako herrialdeen langabezia-tasa jeitsi egin da.

Euskal Herriko azpiegitura turistikoen bilatzailea Interneten

Euskal Herriko azpiegitura turistikoen bilatzailea eraiki eta Interneten jarri du Gaindegiak

Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, Interneten  jarri du Euskal Herriko azpiegitura turistikoak bilatzeko aukera eskaintzen duen zerbitzua. Orotara 3.935 erreferentzia biltzen ditu kategoria desberdinetan. Hala nola, turismo bulegoak, kategoria desberdinetako alojamenduak, museoak, osasun arretako guneak eta poliziaren egoitzak non dauden kontsultatzeko aukera eskaintzen du.

 

Bizikidetza unitateak tamainaren arabera

Bizikidetza eredu berriak gorabidean, familia-politika berriak bilatu beharko Euskal Herriarentzat

INEk Hego Euskal Herriko bizikidetza-unitateei buruz argitaratu berri dituen datuen arabera 1.298.500 bizikidetza-unitate daude Euskal Herri osoan. Aspalditik tamaina txikiko bizikidetza-unitateak gero eta ugariagoak dira, familia-eredu mediterraneoaren ezaugarriak gero eta lausoagoak, eta Euskal Herriak Europar Batasunaren antz handiagoa dauka. Dagoeneko, Euskal Herrian gehienez bi pertsonez osaturiko bizikidetza-unitateak guztien %60,5a dira.

 

Tamaina txikieneko bizikidetza unitateak Lapurdin eta Zuberoan

Udalbizi Jardunaldia, maiatzaren 4an Oñatin

UDALBIZI egitasmoak tokiko iraunkortasunaren euskal ereduaz jardunaldia egingo du maiatzaren 4an Oñatin

UDALBIZI proiektuaren  oinarrian kezka bat dago: Euskal Herriak lurralde mailako inertzia handiak bizi ditu, bere baitako komunitate lokal ugariren iraunkortasuna auzitan jartzen dutenak, udalerri txikiena eta iragan industriala izan duten horiena batez ere.

Tokian tokiko eragileak gogotik saiatzen diren arren, lurraldea desorekatzen duten prozesu ugari dago abian, eta hainbat arlotan adierazleak ezin larriagoak dira.