Energian intentsiboak diren jarduerak Euskal Herrian

Energia intentsiboko jarduerak dauzkaten establezimenduak

Azken urteotan energia kontsumo handia duten industriako sektoreetatik albiste txarrak entzuten ari gara. Batzuetan itxierak, bestetan lekutzeak...

Energia intentsioboko industrien artean dira erauzpen jarduerak, kimika eta findegiak, papergintza, altzairugintza, osagai mineraleko ekoizpenak, metalezko produktuen ekoizpena eta abar.

Horien inguruan maiz aipatu izan da Madrilgo gobernuak Hego Euskal Herriko energía kontsumoari zerga osagarri bat jarri izanak energia kostuen gain duen eragina. Alta, hori baino maizago aipatzen da atzerrian kostatzen dena baino merkeago ari direla eskaintzen halako produktuak, “dumping” delakoa eraginez eta lehiakideak ekonomikoki itoz.

Gainera, energia kontsumo handiak lotura ertsia du kutsadura handitzearekin. Kostuaz gain ingurumenarekiko kaltea ere lotzen zaion aldetik, nazioarteko araudiak gero eta zorrotzagoak dira.

Gauzak horrela, sektore honen etorkizunak galdera anitz uzten ditu airean.

 

Gisako enpresen ezaugarriak

Euskal Herrian gisa horretako 5.843 establezimendu daude.

Lurraldeka azpimarratzekoa da Gipuzkoak duen indarra, eta segidan, Bizkaiarena. Nafarroa Garaian ere berebiziko pisua du energia kontsumo handia duen industriak.

Enpresen tamainari erreparatuz, aldiz, gehienak txikiak dira. Halere, oro har, halakoen tamaina gainerako enpresena baino apur bat handiagoa da.

 

Zein bilakaera izan dute?

Gisako jarduerek ez dute inguru erraza bizi, inbertsio handiak behar baitituzte eta mundu mailako gora behera ekonomiko eta finantzarioei lotuta baitaude.

1999az geroztik izan duten bilakaerari erreparatu ezkero, galera etengabea izan da, batez ere txikienen artean.

 

Ze presentzia dute lurraldez lurralde?

Euskal ekonomian halako industriaren pisua asko aldatzen da lurraldearen arabera.

Ikuspuntu horretatik kontuan izan behar da sektorearen  gainbeherak eragin desberdinak izango lituzkeela.

Halaber, "hego" eta "ipar", espezializazio desberdinak ditu Euskal Herriak. Balio erantsi handienekoak dira horien artean nagusi: metalezko produktuak eta produktu ez metalikoak. Altzairugintza da azpiegitura handienak behar dituena eta Hegoalden indar handiagoa du, kimikak eta papergintzak duten gisa berean.

 

Aldagai ekonomikoak tartean

Urte hauetan gora behera handiak izan dira maila guztietan, eta sektore horretan eragiten duten aldagai ekonomikoek ere izan dute bilakaera propioa.

Oro har, kosteak  %20 inguru jaitsi egin dira, negozio bolumena eta irabaziak %3 eta %5 artean jaitsi diren bitartean.

 

Ondorioak

Agerikoa da hainbat aldagaik eragiten diotela industria honi: nazioarteko ekonomiaren gora-beherak, energiaren kostua, kutsadura gutxitzeko politika eta araudi berriak....

Beraz, tradizio handiko aktibitateak izan arren, etorkizunari begira jartzeko premia handia da, besteak beste, berrikuntza teknologikoan. Hori ote da konponbide bakarra? Ez dirudi.

Halaber, pentsatzekoa da, hainbat herri eta eskualdeetako ekonomian berebiziko eragina izan dazakeela sektore honen gainbeherak. Beraz, konponbide edo ordezko jardueretan pentsatzen hasi beharko da.

Energian intentsiboak diren jardueren bilakaera
Energia intentsiboko jarduerak dauzkaten establezimenduak lurraldeka