Euskal Herrian 4.000 kooperatiba daude 71.000 enpleguekin

Kooperatibismoak Euskal Herrian izen handia badu ere, mundu mailan aipatzen zaizkion onurak handiak dira, besteak beste 250 milioi pertsonari lan ematea eta horren eraginez milioika persona eta famililaren ongizatea bermatzea, tokiko garapena… Baina kooperatibismoa emaitza ekonomikoez gain, antolatzeko eta egiteko modu bat ere bada, egungo munduak bizi dituen hainbat gaitz gainditzea bilatzen duena, hala nola gizarte desberdintasunak, gabezia materialak edo inguruarekiko jarduera kaltegarriak.

Gurean izen ezagunak ditugu, baina horren ezagunak ez direnak ere bai, eman dezagun, hainbat esne ekoizleren kooperatibak, energia kontsumitzaileenak, baserriko produktuenak, etxebizitzenak… Euskal kasuari aipatzekoa, formula honen indarra eta interesa hainbat arlo garatzeko edo gizarte kohesioa sustatzeko. Etorkizunean eginkizun garrantzitsua izango duen formula baita euskal gizartearentzat.

Kooperatiba motak

Gizarte Ekonomia deitzen dugunaren barruan, kooperatibak dira elkartea antolatzeko modu bat. Kooperatiba mota desberdinak daude, ezagunena lan kooperatiba edo kooperatiba elkartea da, bazkideak langile dituena zerbitzuak edo produktuak eskaintzeko. Baina badaude kooperatiba gehiago ere, etxegintzarako, kontsumorako edo laborantzakoak. Bakoitzak premia mota bati erantzuten dio, baina oinarri bera dute, berdintasunean elkartu interes komun bat asetzeko.

Kooperatibak zifratan

Munduan kooperatibek 250 milioi pertsonei ematen diete enplegua zuzenean, Europan 160.000 kooperatiba dago eta 4,5 milioi pertsonei ematen diete lana, Euskal Herrian ia 4.000  kooperatiba eta 71.000 enplegatu. Ratioari begira (2,3 koop /1.000 bizt), gurea da, batez ere Gipuzkoa ratio handienetakoa duena, hau da, kooperatiba bat 1.000 biztanleko (orotara 708 kooperatiba). Kozentrazio aipagarria dago, besteak beste, Debagoienan, bertan dago kooperatiben %18 (EAE). Hau da. 23 kooperatiba 1.000 biztanleko. Alemanian, esaterako. Lau biztanletatik bat kooperatiba bateko bazkide da eta 10 Kooperatiba dago 1.000 biztanleko. Herrialdeka honela daude banatuta kooperatibak.

 

Kooperatiben bilakaera Euskal Herrian

 

Kooperatiba berrien sorrera Hegoaldean2006-2014

Kooperatiben sorrerak hazkunde handia izan du azken hamarkadan.  Krisiaren aurreko urtetan urtero 85 sortu dira (1999-2008) geroztik 194. Edonola ere, aipatzekoa da, krisia lehertu aurreko urteetan behera egin zuela eta krisia lehertu ondorengoetan nabarmen hazi zela, Bizkaian, batez ere. Aipatzekoa da, halaber, hazkunde horretan lan elkarteak izan direla sortzen gehienak. 2005ean 10 kooperatiba berrietatik 5 ziren lan elkarteak, 2014an 8 izan ziren. Agerikoa da, beraz, krisiaren eraginez enplegua sortzeko beharrak izan duen eragina honelako egituren sorreran.

 

 

Kooperatibak sektorekaKooperatiba berriak sektoreka Hegoaldean, 2009-2015

Sortu berrien arteko banaketa:

  • Hegoalden sortu diren lan elkarteen artean 4tik 3 zebitzuen sektorekoak izan dira.
  • Hauen artean erdia Bizkaian, Bilbon batez ere.
  • Nafarroa Garaian, batez ere, industria eta eraikuntza.
  • EAE: batez ere zerbitzuetan.

 

 

 

 

Kooperatibagintza eta enplegua

  • Kooperatibetako enplegua,sailkapena 2013

  • 71.000 enplegu Euskal Herri osoan
  • Hegoalden 68.000
  • Ipar Euskal Herrian 3.000
  • Biztanleria aktiboaren %5,1 (Espainian 2,8)

22,7 enplegu /1.000 biztanleko (Alemania edo Herbehereen bikoitza)

 

 

 

 

 

 

 

Krisiaren eragina

Kooperatibek enpleguari eusteko orduan politika sendoagoak izan dituzte. Hori agerikoa izan da urte hauetan. CES/GEK erakundeak egindako txostenaren arabera, Debagoienan dago gizarte desberdintasun txikienak. Kooperatibek 2012 eta 2013 urteetan enplegua galdu zuten arren, gainerako enpresek baino hobeto mantendu ahal izan zuten lanpostu tasa; eta 2010 eta 2013 urteen artean, gainera, apur bat gora egin zuten. Enpleguaren murrizketa gehiago nabarmendu da lan-sozietateetan, baina, 2010. urteaz geroztik, goranzko joera agerikoa izan da, nahiz eta 2013an pixka bat gelditu.

 

Ondorioak

  • Kooperatibek mozkin ekonomikoaz gain badituzte bestelako helburuak eta horrek eragin gero eta handiagoa du. Esan daiteke, gizartearentzat errentagarriagoak direla.
    • Aberastasunaren banaketa
    • Ardura korporatiboak (sexu berdintasuna, kontziliazio politikak, hizkuntza politikak)…
  • Mozkinak gutxitu diren urteetan kooperatibek eutsi egin diote enpleguari eta bere zerbitzuari.
  • Etorkizunean beharko dira halakoak gizartaren erronkei erantzuteko.
KRISIALDIAN(*) SORTUTAKO LAN ELKARTEAK, JARDUERA ADARRAREN ARABERA (2009-2014)
LurraldeakGORDINAKBANAKETA (%)
LurraldeakOROTARALEHEN SEKT.INDUSTRIAERAIKUNTZAZERBITZUAKLEHEN SEKT.INDUSTRIAERAIKUNTZAZERBITZUAK
Bizkaia413230523290,57,312,679,7
HEGOALDE96211891796831,19,318,671,0
Gipuzkoa330129702300,38,821,269,7
Araba11661318795,211,215,568,1
Nafarroa G.10221738452,016,737,344,1
Iturria: Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.