Euskal Herriko eta munduko joera demografikoak alderatzen

Biztanleria kopuruaren bilakaera

1950 urtetik 1981 urtera Euskal Herriko biztanleriak sekulan izandako hazkunde handiena bizitu zuen. Epealdi honetan, industriaren aldi gorenarekin batera, biztanleriak %75 egin zuen gora (+1.200.000 biztanle, alegia), eta beraz, egungo egoera demografikoa ulertzeko oinarriak finkatu ziren.

Milurtekoaren hasieran, Euskal Herriak biztanleria fluxu berriak jaso zituen, nahiz eta kuantitatiboki aurreko hamarkadetakoak baino baxuagoak izan ziren. Azken urteotako egoera sozioekonomikoak, berriz, fluxu horiek ahultzea ekarri du eta aspaldiko partez lehen aldiz biztanleriak behera egin du.

Munduko biztanleriaren bilakaera oso desberdina da leku batean eta bestean. Euskal Herriaren joerak erregimen demografiko modernoko gizarteen ezaugarriak ditu.

Biztanleria kopuruaren bilakaera

Biztanleria-kopuruaren-bilakaera-hazkunde-tasa

 

 

 

 

Biztanleriaren adin egitura

Euskal Herria, 1991 eta 2011.

Biztanleria-kopuruaren-bilakaera-hazkundea-euskal-herria

                                                                  Iturria: EUSTAT, INE eta INSEE.

Mundua, 1991 eta 2011.

adin-egitura-hazkundea-mundua

                                                         Iturria: OECD

Ikus dezakegun bezala, munduko biztanleriak piramide egitura du: gazteek osatzen dute hirukiaren oinarria, alegia, alderik zabalena. Forma honek jaiotza- eta heriotza-tasa altuak ditu atzetik, eta, besteak beste, biztanleriaren maila ekonomiko baxua islatzen du.

Gure kasuan, egiturak tipula itxura hartzen du, alegia, jaiotza- eta heriotza-tasak baxuak dira, biztanleria zaharkituaren seinale. Azken bi hamarkadetako bilakaerak ezaugarriok indartu ditu eta aurreikuspenek diotenez datozen hamarkadetan ere Euskal Herriko biztanleriaren zahartzea Europakoa baino azkarragoa izango da, industriaren gailurrean bizitutako baby boom delakoaren ondorioz.

Zentzu honetan azpimarratu beharra dago ezaugarri demografiko horiek ongizate maila altuaren ondorio direla. Etorkizunean zenbait erronka ditugu aurrean: arreta soziosanitarioaren eskariaren igoera, pentsio sistemaren finantzazioa eta zahartzen doan populazio aktiboaren lekua nola bete.

Mendebaldeko gizartearen zahartzea eta berezko hazkundea

Azken hamarkadan Euskal Herriko jaiotzen eta heriotzen arteko emaitza epela izan da, baina Europako testuinguruan hau ez da gauza arraroa. Alemaniak, esaterako, aspalditik du saldo begetatibo negatiboa.

Munduko potentzia berriek bizi duten joera erabat kontrakoa da. Fenomeno hori aintzat hartuta, Euskal Herriko bost biztanletik bat 65 urtetik gorakoa da (%20,4). Portzentaje hori Europako batez bestekoa baino 2,2 puntu altuagoa da.

biztanleriaren-hazkunde-BEGETATIBOA

 

Zahartze tasa. 2014

adin-egitura-ZAHARTZE-TASA

                                               Berezko hazkundea: Jaiotza eta heriotzen arteko biztanleria osoarekiko hazkunde-tasa, migrazioak                                                          aintzat hartu gabe.
                                               Iturria: EUSTAT, INE, INSEE, EUROSTAT, ELGA-OECD eta US Census Bureau.

Landa eremuko biztanleriaren gaineko joerak

2000 urtetikaurrera  Euskal Herriko landa inguruneko biztanleria nabarmen hazi da zenbait urtez, munduko batez bestekotik gora. 2012az geroztik ordea inguru hauetako biztanleria hazkunde negatiboan sartu da. Grafikoan islatzen diren Euskal Herriko gorabeherak ulertzeko kontuan izan behar da gure kasuan landa eremuaz ari garenean 369.309 pertsonez baino ez garela ari (2014 urteko datua), beraz, beste lurraldeetan ez bezala, edozein aldaketa nabarmenagoa da.

Munduko potentzia berrietan landa inguruneko biztanleria murrizten ari da, EB-28an gertatzen ari den bezala. Mundu mailan, aldiz, gora doa, baina hirigunekoa baino erritmo motelagoan. Edozein kasutan, gure landa inguruneek Euskal Herriko biztanleria osoaren %12a hartzen dute soilik, zifra hori EB-28an %26 eta munduan %47 den bitartean.

Landa-eremuko biztanleriaren urteko hazkunde-tasa. 2000/14.

Landa-eremuko biztanleriaren urteko hazkunde-tasa. 2000/14.

                                               Iturria: EUSTAT, INE, INSEE, EUROSTAT, ELGA-OECD eta US Census Bureau.

 

Biztanleriaren banaketa, lurralde motaren arabera (%). 2013 urtea.

Biztanleriaren banaketa, lurralde motaren arabera (%). 2013 urtea.

    Iturria: EUSTAT, INE, INSEE, EUROSTAT, ELGA-OECD eta US Census Bureau.

 

Erronkak, gaurtik bihar

Garapen maila altua duten herrialdeen sintometariko asko erakusten ditu egungo Euskal Herriak: hazkunde moteleko biztanleriaren progresioa, tipula itxura hartzen duen bilakaera demografikoa, saldo begetatibo oso ahula,  zahartze tasa altua eta hiri eremuan bizi den biztanleriaren nagusitasuna. Antzekotasun horrek dakar, gutxi gehiago, herrialde garatuak dituzten arazo berdintsuei aurre egin behar izatea, baina baita ere, beste herrialdeen asmatze eta akatsetatik ikasteko aukera edukitzea ere. Ez dugu ahantzi behar, ordea, gure egungo desoreka demografikoa burujabetasunik gabeko egoeran gauzatu zela (II. Mundu geraren ondorengo hamarkadetan, Frankismo betean) eta eginahalak egin arren, ezinezkoa izango zaigula maila berean jartzea. Beraz, etorkizunari begira Euskal Herriak aztertu behar luke zein izan behar den bere etorkizun demografikoa eta hori nola kudeatu lurralde osoan, esaterako, ugalkortasun tasa hazten lagunduko duten politika sozialak ezarri edo daudenak hobetzeaz, bai eta ongizate zerbitzuen lurralde oreka mantentzeaz ere.