Landa eremua biztanleria galtzen ari da

Euskal Herriko biztanleriaren hazkundeak ñabardura ugari izan ditzake aztergai dugun alderdiaren arabera. Krisialdi ekonomikoaren hasierak inflexio puntu bat markatu zuen, 2008az geroztik, Euskal Herriko biztanleria murrizten ari baita eta horren ondorio nabarmenenak landa gunean antzeman daitezke.

Joera nagusiak Euskal Herrian

Azken urteetan landa inguruneko biztanleriaren hazkundea hiriguneetakoa baino leunagoa izan da (hiriguneetan egungo biztanleria osoaren %88,2a bizi da). 2011 urtetik hona, udalerri ertainek bakarrik eutsi diote hazkundeari. Herrialdeka, azken 15 urteetan Zuberoak baino ez du etengabeko bilakaera negatiboa izan; Bizkaian aldizkakoa da.

Biztanleria galdu duen lurralde eremua

2008 urtetik, 15 eskualdek biztanleria galdu dute. Horien artean galera handiena bizitu dute Erronkari-Zaraitzuk, Arabako Mendialdeak eta Zangozerriak.

Biztanleria galdu duten udalerriak

2008 urtetik, 282 udalerrik biztanleria galdu dute. Kasu gehienetan udalerri txikiak dira, esaterako, Desojo (-%25,2); badira tamaina handiagokoak ere, Barañain (-%7,8) edo Ondarroa (-%4,6), kasu.

ç

 

Erronkak, gaurtik bihar

Oro har Euskal Herri osoan biztanleriaren urritze bat  gertatu bada ere, datuek argi erakusten dute jaitsiera hori ez dela leku guztietan berdin jazo. Landa eremuak dira egoera larriena pairatzen dutenak, eta batez ere hegoalde eta ekialdean kokatutakoak dira kasu larrienak.

Populazio huste hau, ordea, ez da hausazkoa, biztanleriaren migrazioak baldintza politiko eta ekonomikoei atxikiak baitoaz normalean. Landa guneko demografia urriak bertako baldintzen desegokitasunaren berri ematen digu beraz.

Euskal geografiaren transformazio aldi handi honek agerian uzten du aurreko hamarkadetan, II. Mundu Gudaz geroztik, Euskal Herrian indarrean egon diren indarrek erabat baldintzatu dutela herri honen garapen geografiko eta demografikoa.

Horrenbestez, bertako egoera aldarazi nahi bada ezinbestekoa da, uhalak eskutan hartu eta bizi baldintzen aldaketan inbertitzea: aktibitate ekonomikoa areagotu edo sustatzea, zein oinarrizko zerbitzuen irisgarritasuna erraztea, kasu. Eta bide horretatik euskal lurraldetasuna biziberritu.