8.120 kirol ekipamendu jasotzen dituen bistaratzailea eta mapa interaktiboa sareratu ditu Euskalgeok

Euskalgeok, Euskal Herriko kartografia eta datu geografikoak behar dituen edozeinen eskura jartzen dituen heinean, Euskal Herriko kirol azpiegituren katalogo geoerreferentziatua egin eta sareratu du. Ekipamenduen bistaratzaile espezifikoa Internetera igotzearekin batera Euskalgeoko bistaratzaileari geruza berria gehitu dio ere. Hala, zonifikazio administratibo ezberdinen arabera bistaratu eta deskargatu daiteke gaurtik aurrera, bestelako azpiegitura, ekipamendu eta abarrekin batera.

Euskal Herriko kirol azpiegiturak

Guztira, orotariko 8.120 kirol ekipamendu daude Euskal Herrian, 3.124.259 biztanleko unibertsoaren baitan. Ratioari erreparatuta, Euskal Herrian 384,76 biztanleko kirol azpiegitura bana dagoela esan daiteke.

Herrialdez herrialde
Datuei herrialdeka so eginez gero, Araban 1.119 kirol ekipamendu daude (289,42 biztanleko bat); Gipuzkoan 1.642 (435,53ko ratioa); Nafarroa Garaian 1.491 (429,77); Bizkaian  1.856 (620,81); Lapurdin 1.381 (178,09); Nafarroa Beheren 410 (75,82), eta Zuberoan 221 (68,77).

Euskal Herriko kirol azpiegituren bistaratzailea

Eskualdeka eta udalerrika ikuskatu daitezke datuak ere, edota mapa gainean nahi den tokian klik eginez. Ekipamenduaren gaineko puntuari sakatuz gero, horren gaineko datu konkretuak eta fitxa ofizialera daraman esteka ageri dira.

Euskal Herriko kirol azpiegituren fitxa ofiziala

Euskal Herriko Datu Espazialen Azpiegitura da Euskalgeo. Euskal Herria osatzen duten 7 herrialdeak eta 685 udalerriak biltzen dituen lurraldearen gaineko datu geografikoak eskaintzen dituen ataria.

Loturak

  • Euskalgeoko bistaratzailea erabiltzeko sakatu hemen
  • Mapa interaktiboan nabigatzeko sakatu hemen
  • Deskarga orrira sartzeko sakatu hemen
  • Metadatuak ikusteko sakatu hemen

 

AttachmentTamaina
po_kirol-ekipamenduak_2016-06-14_eus.pdf291.97 KB