Skip to main content

europa

Inportazioak Euskal Herrian

Euskal Herriko merkataritza fluxuen saldoa positiboa da: esportazioek gehiago balio dute inportazioek baino. Izan ere, euskal industriek ekoizten eta atzerriratzen dituzten ondasunek balio erantsi handia dute, oso produktu espezifikoak diren aldetik. Baina inportazioetara itzuliz, Europako ia herrialde industrial orok duen gabezia berbera dugu: energia urria bezain ezinbestekoa da gurean.

Formakuntza Euskal Herrian

Euskal Herriak, bere etorkizun ekonomikoa berrasmatzeko nahitaezko estrategian, ezinbesteko elementuak ditu berrikuntza (ez soilik teknologikoa) eta eskulan kualifikatua. Formakuntzak ematen du kualifikazio hori, eta zentzu horretan, zifrei begiratuz gero, bikain kokatuta gaude: biztanleria aktiboaren %49k ditu goi mailako ikasketak; hau da, unibertsitate titulazioa edo goi mailako Lanbide Heziketa. EBko batez bestekoa baino 17 puntu handiagoa da zifra hori.

Berrikuntza Euskal Herrian

Frantziako, Eskandinaviako eta Erresuma Batuko zenbait lurralderen parekoa da Euskal Herrian berrikuntzan egiten den ahalegina, datu nagusien arabera. Berrikuntza, ordea, ez da berdin garatzen eta bultzatzen Euskal Herriko lurralde eta sektore guztietan. Hori ikertu nahi izan du Gaindegiak txosten honetan.