162.700 langabe Euskal Herrian, aurreko hiruhilekoan baino 3.900 gehiago (INE)

langabezia_euskal_herrian_2017-3-hiruhilekoa.png

  • 2017ko hirugarren hiruhileko datuen arabera (EPA inkestari dagozkionak), Euskal Herriko langabezia tasa %11,02koa da (INE), aurreko urteko hiruhilabetean baino 0,23 puntu handiagoa. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, Euskal Herrian langabezia tasa iaz baino 0,37 puntu handiagoa da eta %10,99an kokatzen da. Bi iturrien erradiografia oso antzekoa da, bai joeran zein langabezia mailari dagokionez.
  • Azken hiruhilekoan langabetuen bolumena apaldu egin da Araban (-3.300) eta Nafarroa Garaian (-200) INEren arabera. Bizkaian (+5.400) eta Gipuzkoan (+2.000), ordea, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta langabetuen bolumena handitu egin da, baita Ipar Euskal Herrian ere (+100). EUSTATen arabera, ordea, langabetuen bolumena handitu egin da Euskal A.E.ko hiru herrialdeetan.
  • INEeko datuen arabera, azken hiruhilekoan langabezia tasa nabarmen jaitsi da Araban (-2,10), eta zertxobait Nafarroa Garaian (-0,03). Gainontzeko lurraldeetan igo egin da, bereziki Bizkaian (+0,88). INE eta EUSTAT bat datoz Euskal A.E. osoko langabezia tasaren argazkian, baina EUSTATek ez du INEk Araban irudikaturiko langabeziaren jaitsiera berresten. Bi iturriak bat datoz Bizkaiko langabeziaren igoeran, baina EUSTATek modu apalagoan irudikatu du.
  • Azken hiruhilekoan, Euskal Herriko langabezia tasa 0,2 puntu handitu den bitartean, EB-28koa 0,2 puntu apaldu da. Horrela, aurreko hiruhilekoan bi lurraldeen arteko aldea murrizteko joeraren etena berresten da hiruhileko honetan. Egun, Euskal Herriko langabeziak Europako Batasuneko bataz bestekoa baino 3,6 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE).

 langabezia_2017-3-hiruhilekoa-taula-eh.png

 langabezia_2017-3-hiruhilekoa-taula-eh-eb.png

 langabezia_euskal_herrian._2017-3-gazteak-bilakaera.png

langabezia_euskal_herrian._2017-3-biztanleria_aktiboaren_bilakaera.png

langabezia_euskal_herrian._2017-3-biztanleria_aktiboaren_bilakaera.png